XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nere aita santu bat izan zan, eta nere aitapontekoa ere bai!

Biak gure ama zanari maitasun aundia izan zioten.

Sarritan, ama neska koxkorra zala, nere aitonak ura oiñetan eserita zeukala idazten zuan.

Eta, kalean jostatzen ari bazan, lan-gelako leioa zabaldu egiten zuan, begiak altxa besterik gabe bere alabatxoa ikustearren.

Ulia mendira joaten giñanean, ama zanak onela esaten zidan.

- Mendi onek ez du metro kuadraturik izango, nere aitak eta nere aitapontekoak olerki bat idatzi gabekorik.

Bien adiskidetasuna, izan ere, munduan oso banaka izaten diran bezelakoxea zan.

Famili aberatseko semea zan nere amaren aitaponteko ori.

Aren jaiotetxean, amairu serbitzari izaten omen ziran.

Baserri asko, ez dakit zenbat, berenak omen zituzten.

Baiña bera, Antonio, eskuzabalegia izan.

Eman eta eman egiten zuan arek, iñork ezer jakin gabe.

Berriz olakorik izango ez dan moduko gizona baitzan.

Ategorrieta aldetik pasatzen giñan bakoitzean, onela esaten zidan amak, Notre Dame-ko komentua erakutsiz:

- Ortxe zan nere aitapontekoaren etxea.

Ni bein baiño geiagotan izan nintzan Antonioren arreba Josefaren etxean.

Guk Pepita deitzen genion.

Oni ere amapontekoa esaten zion gure amak.

Orduan Bergara kalean bizi zan.

Enrike jeneralaren alarguna zan.

Tituluduna bera, markes edo konde.

Sarritan onela esaten zidan andre Pepita arek: